Erroibar

Erroibar
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Erro kontzejua, Adimendiaren azpian
Erroibar bandera
Bandera

Erroibar armarria
Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Zangoza
EskualdeaPirinioak
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
BarrutiaAgoitz
MankomunitateaBidausi
Izen ofiziala Erro
Alkatea
(2003-2023)
Enrique Garralda Erro
(talde independente)
Posta kodea31697
INE kodea31092
Herritarraerroibartar, erroiberrar
Geografia
Koordenatuak42°57′26″N 1°25′41″W / 42.95713784°N 1.42812896°W / 42.95713784; -1.42812896
Azalera144,28 km²
Garaiera575-1458 metro
Distantzia32,2 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria812 (2023:  16)
alt_left 351 (%43,2)(2019) (%55,3) 449 alt_right
Dentsitatea5,63 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 18,67
Ugalkortasuna[1]‰ 72,46
Ekonomia
Jarduera[1]% 84,38 (2011)
Desberdintasuna[1]% 0 (2011)
Langabezia[1]% 5,32 (2013)
Euskara
Eremuaeremu euskalduna
Euskaldunak[2][3]% 21,30 (2018:  %-2,66)
Datu gehigarriak
Webguneawww.erro.eus

Erroibar[4][a] (erroibarreraz: Erroiberra)[b] Euskal Herriko udalerri eta ibar bat da, Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta. Zangozako merindadean eta Pirinioak eskualdean dago, Iruñea hiriburutik 32,2 kilometrora. Altuera 575 eta 1458 metro artekoa da, eta 144,28 km²-ko azalera hartzen du. 2023 urtean 812 biztanle zituen.

Historian zehar garrantzi handiena izan duen Pirinioetako ibarra da, baina gaur egun bigarren maila batean geratzen da. Iruñea eta Donibane Garazi arteko bidean kokapen estrategikoa du, eta herri txiki sakabanatuak ditu, guztiak ibarraren eskema tradizionalaren arabera eraikiak, kale-herria, fatxada zuridun etxeekin eta harrizko ukituekin, zurezko dekorazioekin. Teilatuak, bi edo lau isurkikoak, nahiko aldapatsuak dira, zonaldean elurte ugari izaten direlako. Ibarraren iparraldea menditsua da, eta Sorogainibar bezalako ibar zabalak eta Kintoa bezalako oihanak ezkutatzen ditu.

Bertako biztanleak erroibartarrak (erroibarreraz: erroiberrarrak) dira. Ibarburua Lintzoain kontzejua da, non udaletxea da. Gainera, Lintzoain Pirinioak eskualdeko eskualdeburua ere bada.

  1. a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. Euskara ezagutza tasa. (2010) Euskal Herriari Begira (Udalbiltza), Eustat, INE, NASTAT eta Euskal Herriko Hizkuntza Adierazle Sistema (EAS).
  3. Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 48-53 or..
  4. Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .


Aipuaren errorea: <ref> tags exist for a group named "lower-alpha", but no corresponding <references group="lower-alpha"/> tag was found


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne